‘Heriotza hezkuntza-komunitatean’ gida
‘Heriotza hezkuntza-komunitatean. Elkarri doluan lagunduz’ gidak eta triptikoak irakasleei laguntza eskaini nahi die ikastetxe barruan, bai ikasle, irakasle edo irakasle ez den langile baten heriotza izan denean. Bere helburua pentsatzen laguntzea eta zer, noiz eta nola jokatu erabakitzen laguntzea da, heriotzaren inguruko emozioek argi ikusten edo argi jokatzen uzten ez dutenean.
Edukia Goizargi elkarteak landu du, Hezkuntzako Bizikidetza Aholkularitzarekin batera, eta Incluye Navarra erakundearen ekarpenak jaso ditu, desgaitasuna duten pertsonen doluaren bizipenari dagokionez; halaber, SEI elkartearen ekarpenak ere jaso dira, pertsona migratzaileen doluaren bizipenari dagokionez.
Gida deskargatu dezakezu: Heriotza hezkuntza-komunitatean
Triptikoa deskargatu dezakezu: Heriotza hezkuntza-komunitatean



Heriotza bizitzaren parte bat da, ezin dugu ekidin. Hurbiletik bizi dugunean, laguntza behar dugu, baita besteen ulermena eta doluaren mina bizitzeko espazioa ere. Inguruak, gizarteak oro har, arreta desbideratzeko joera du, “babesteko” joera, doluaren mina ekiditekoa. Eta errealitate hori are handiagoa da gure txikiei buruz ari garenean.


Gida honetan dolua zer den azaltzeaz gain, dolu-prozesua bizi duen pertsonak zer egoerari aurre egin behar dien dago bilduta, eta jarraibideak ere ematen ditu dolu-prozesua hobeki ulertzen saiatzeko. Gainera, gomendioak ematen ditu doluan dagoen pertsona bat laguntzen dugunean kontuan hartu beharrekoak jakiteko edota zer egin haur bat denean.









