‘Aprendiendo a Vivir’, gure irratsaioa Atica FM-ean

2017ko urriaz geroztik, irratsaio bat egiten dugu gure elkartearen lanaz hitz egiteko, zer lan den, nolakoa, eta nola egiten den, eta gizabanakoendako terapiez, talde terapiez, gure gizarte-ekintzez, prestakuntza-lantegi berriez, etab. ere mintzatzen gara. Baina, batez ere, “Aprendiendo a vivir” irratsaioan, bestelako ikuspegi batetik hitz egin eta gogoeta egiten dugu heriotzaz eta doluaz, hots, hala heriotzak gugan eragiten dituen sentimenduen ikuspegitik, nola sentimenduen inguruan ditugun aurreiritziak gure gainetik kentzeko ikuspegitik.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Atica FM-ri tarte hori gure eskura jartzeagatik. Izan ere, tarte horretan, argia eta ahotsa ekarri nahi ditugu oraindik ere tabua den gai batera, heriotzarekin nahiz dolu-prozesuekin lotuta dauden hainbat gaiz hitz egiteko. Irratsaio bizia da eta elkarteko boluntario guztientzat dago irekia. Beraz, beren lekukotasunak eskaintzera gonbidatzen ditugu. Jakina, edozein entzule ere gonbidatzen dugu gurekin hitz egitera.

Badakizue, hilabete bakoitzeko hirugarren ostegunean, 13:05etik 14:00etara, eta FMko 106.4n… zain gauzkazue uhinez bestaldean!

Eta irratsaioren bat ez baduzue entzun, hementxe saio guztiak dituzue entzungai.