ORIENTABIDEA/LAGUNTZA

Harrera eta balorazioa

Lehen kontaktu bat egiten dugu, zuk gu ezagutzeko, eta guk zu ezagutzeko. Horrela, zuretzat une horretan beharrezkoenak izan daitezkeen zerbitzuetara bideratuko zaitugu.

Guretzat, lehen harreman hori funtsezkoa da harreman segurua sortu ahal izan dezagun: horregatik, hitzordua telefonoz eskatu beharra dago:

660 034 101

Banakako eta taldekako orientabidea (adingabeak eta helduak)

Goizargin, zure dolu-prozesuan lagundu nahi zaitugu. Sendatze-gune bat sortu nahi dugu, zure prozesuan sortzen ari diren emozioa guztiei lekua emateko eta, horrela, emozio horiei begiratu, eta guztiak aitortu eta eraldatzeko aukera izateko.

Horretarako, espazioak eskaintzen dizkizugu GIZABANAKOAK, FAMILIAK eta TALDEAK LAGUNTZEKO, zer premia dituzun, eta zer galera mota bizi duzun. Doluan adituak diren terapeutek laguntzen dituzte haiek guztiak.

“Kasu” bakoitza banaka tratatzen da, ez baitago prozesua lantzeko modu bakarra. Beraz, guretzat, ez dago ibilbide bakarra. Zure beharretara egokitu nahi dugu.

Adingabeek ere beren doluak bizi dituzte; horregatik, gune psiko-hezigarri bat garatu dugu haientzat, hots, URRATS TXIKIEN TAILERRA, beren emozioak naturaltasunez kudeatzen, bizitzen eta sentitzen ikas dezaten, eta era berean, beren dolu-prozesuak ibiltzen ikas dezaten. Maila familiarrean, pertsona bakoitzak dugun lekua betetzen lagundu nahi dizugu; zeregin hori batzuetan zaila izaten da galera bat bizi dugunean.

Doluan bazaude eta gure beharra izan dezakezula pentsatzen baduzu, DEI IEZAGUZU! Garrantzitsua da zuk zerorrek deitzea. Hitzordua emanen dizugu harrera eta baloraziorako elkarrizketa egiteko, elkar ezagutzeko, eta horrela, behar duzun laguntza emateko.

Bizipenezko tailerrak (Doluari buruzko zertzeladak 1 eta 2)

“Geldialdi emozionalerako” espazioak eman nahi dizkizugu, elkar sentitzeko eta gure emozioak arakatzeko. Asteburuak erretiroan pasatzea elkarri baimena emate aldera, bai elkarri begiratzeko, bai kokatzeko, bai sendatzeko.

Topaketa horiek hiruhilekoak dira. Interesa baduzu, begiratu gure egutegia eta EMAZU IZENA!

DIBULGAZIOA

ZER GERTATUKO LITZATEKE LEKU HANDIAGOA EMANEN BAGENIO BAI DOLUARI, BAI DOLUAK DAKARREN MINARI? ERAIKI AL DEZAKEGU EMOZIOAK EZKUTATUKO EZ DIREN GIZARTERIK?

Goizargin, gure minak erakutsi behar direla sinesten dugu. Gure ustez, heriotzaz, doluaz eta minaz argi eta garbi hitz egiten badugu, gaitasun emozional handiagoko gizarte bat osatzen lagundu dezakegu. Horregatik, informazioa eta prestakuntza emateko ekintzak egiten ditugu xede hori lortze aldera: dolua eta mina bizitzaren berezko osagaiak direla normalizatzea, alegia

Urte osoan, jendea sentsibilizatzeko ekintzak egiten ditugu, eta horrekin batera, solasaldi irekiak eta jardunaldiak gaixotasunarekin, heriotza-prozesuarekin eta doluarekin lotutako gaien gainean. Interesa baduzu, gure sareen bidez jarraitzen ahal diguzu edota jarri gurekin harremanetan  660 034 101 telefonoan.

Hezkuntza, osasun, gizarte-zerbitzu eta abarretako profesionalek ere leku garrantzitsua dute gure eguneroko ekintzan. Elkarri begiratzen badiogu, gai gara begiratzeko. Elkartean, ikastaroak, gainbegiratzeak eta prestakuntza-hitzaldiak antolatzen ditugu, dolua eta mina laguntzen ikasteko funtsezko tresnak eskuratze aldera.

Urtean barna, AHOLKULARITZA eskaintzen diegu instituzio, eskola eta taldeei galera eta dolu-egoerak erabiltzen ikasteko. Egoera horretan bazaude, deiguzu eta zure eskariari nola erantzun ikusiko dugu.

GIZARTE PROGRAMA

Zenbaitetan, minaren bizipenak bakartu egiten gaitu, ezberdinak izatea sentiarazten gaitu. Boluntario talde batek osatu eta kudeatzen du gizarte programa. Boluntario horiek beren galera landu dute eta hainbat jarduera koordinatzen dituzte. Topaketen azken helburua sozializazioa da eta, era berean, gaixotasunak eta doluak dakarten bakardadea haustea.

Hainbat ekintza egiten ditugu adin ezberdineko jende zabalarengana iristeko asmoz: Elkar Laguntzeko Taldeak (GAM), topaketak, artisautza, natura eta beste.

BOLUNTARIOTZA

Boluntarioak funtsezkoak  dira gure elkartea garatzeko. Laguntzen ditugun pertsonendako arreta integrala lortzeko ari gara lanean, eta gure boluntarioak egituraren osagai dira, atal guztiek sintonian funtzionatu dezaten.

Goizargin boluntarioa izatea prozesu hezigarria, bizia eta malgua da, talde lanean oinarritua, eta elkartearen hainbat programaren bidez gauzatu daitekeena.