ELKARTEARI BURUZKO HIRUORRIKOA
Gure lana da maite duten pertsona baten galerak eragindako dolu-prozesuan diren pertsonei lagun egitea, bai eta sostengua eta laguntza ematea ere. Izan ere, errespetuz, zintzotasunez, kalitatez, konpromisoz, gardentasunez, gogo biziz eta arduraz saiatu behar dugu doluan direnak berriz gizarteratzen eta haien bizitza normaltzen.
Hiruorriko honetan gure historia, gure xedeak, gure zerbitzuak eta programak daude bilduta, bai eta doluari buruzko zertzelada batzuk ere.