Politika hau A.F.A.D. GOIZARGI Elkartearen webgunearen lege-oharrean sarturik dago (www.goizargi.org).

PRIBATUTASUN POLITIKA

Europako Legebiltzarreko eta Kontseiluko 2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko 2016/679 Erregelamendu Orokorrarekin bat, eta Datu Pertsonalen Babesari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat, Pribatutasun Politika honen xedea da aditzera ematea nola bildu, tratatu eta babesten diren A.F.A.D. GOIZARGI Elkartearen webean sartzen direnen edota zerbitzuak erabiltzen dituztenen datu pertsonalak.

A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteak sentiberatasun berezia du webguneko zerbitzuak erabiltzen dituztenen datu pertsonalak babesteko. Horrela, Pribatutasun Politika honen bidez (edo Datuak Babesteko Politikaren bidez), A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteak www.goizargi.org webgunearen ERABILTZAILEEI azaldu nahi die zer erabilera ematen zaizkien webgunean eskatzen diren datu pertsonalei, erabiltzaileek berek askatasunez eta beren borondatez erabaki dezaten eman nahi ote duten ala ez eskatu zaien informazioa.

A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteak Politika hau aldatzeko ahalmena dauka, legeri berrietara, jurisprudentzia-irizpideetara, sektoreko praktiketara edo erakundearen interesetara egokitzeko. Politikari buruzko aldaketa oro garaiz jakinaraziko da, haren edukia ederki ezagutu dezazun.

ARDURADUNA

Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna hauxe da:

A.F.A.D. GOIZARGI ELKARTEA

Ondorio horietarako, hona hemen helbidea: Emilio Arrieta kalea, 1 A, solairuartea, 31002 Iruña (Nafarroa).

Telefonoa: 948 36 38 83 eta e-posta: asociacion@goizargi.org

DOPen identifikazioa: Dª. M.ª Ángeles Andraiz Labairu (dpoqboconsulting@gmail.com)

TRATAMENDUAREN XEDEA

A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteak bere jabetzapeko hainbat galdetegi jarri ditu erabiltzaileen eskura haien datu pertsonalak bildu eta tratatzeko. Horren xedea da, kasuaren arabera, informazio eskaerak, zalantzak, kudeatu eta erantzutea, edota A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteak emaniko zerbitzuak, jarduerak eta ekitaldiak, eta argitalpenak kudeatzea. Eta horrez gain, erabiltzaileen iritzia jakitea eta, gainera, galdetegien bitartez, Elkarteko bazkide edo laguntzaile izan nahi dutenen eskaerak kudeatzea, interesdunarekin harremanetan jartzeko eta haren eskaera kudeatzeko. 

Eskaintzen den zerbitzu bakoitzari dagokionez, erabiltzaileak berariazko informazio-politika bat aurkituko du pribatutasun-atari honetan, kasuan kasuko zerbitzua emateko eskatzen zaizkion datu pertsonalak tratatzeari buruz.

DATUEN JATORRIA

Aipatu datuek zer pertsonari buruzkoak diren, pertsona horiek berek emaniko informaziotik zuzenean heldu dira bildutako datu pertsonalak.

DATUAK GORDETZEKO EPEA

Emaniko datu pertsonalak lege-betebeharrak betetzeko behar den epean gordeko dira. Interesdunak haien ezabaketa ere eska dezake, horretarako legitimazioa badu.

LEGITIMAZIOA

A.F.A.D. GOIZARGI Elkartea legitimatua dago datu pertsonalak tratatzeko, interesdunak emaniko baimenean oinarriturik, berariazko xede baterako edo batzuetarako, Datu Pertsonalak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1. a) artikuluak bildutakoarekin bat.

DATUEN ZEHAZTASUNA

Bestalde, gure fitxategi informatikoetan eta/edo paperezkoetan dauden datuak beti errealitatearekin bat etor daitezen, eguneratuak egoten saiatu beharko da. Beraz, ondorio horietarako, erabiltzaileak zuzenean egin beharko ditu aldaketak, horrela habilitatua dagoenean, edota era frogagarrian jakinarazita A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteko kasuan kasuko alorrari edo sailari.

HARTZAILEAK

Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako eta jakinaraziko, salbu eta adierazitako xedeak garatu, kontrolatu eta betetzeko kasuetan, betiere Legean aurreikusitako kasuetan.

ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK

Hala ere, datu pertsonalez interesa duen pertsonak bere eskubideak erabiltzen ahalko ditu, Datuak Babesteko erregelamenduarekin bat. Hauek dira:

Interesdunaren datu pertsonalak eskuratzea eskatzeko eskubidea.

Datuak zuzendu edo ezabatzea eskatzeko eskubidea.

Datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea.

Tratamenduari kontra egiteko eskubidea.

Datuak eramateko eskubidea.

Xede zehatz baterako baimena eman badu, interesdunak baimen hori edozein unetan kentzeko eskubidea du, baina horrek ez du ukituko baimena kendu aurreko tratamenduaren legezkotasuna, horretarako baimena baitzegoen.

Interesdunak bere NANaren fotokopia aurkeztu beharko du eskariarekin batera dagozkion eskubideak erabiltzeko, eta zehaztuko du zer eskubide den hori. Eskaria helbide honetara igorriko da: A.F.A.D. GOIZARGI Elkartea, Emilio Arrieta kalea, 1A, solairuartea, 31002 Iruña (Nafarroa).

Datu pertsonalak babesteko duzun eskubidea urratu dela baderitzozu, erreklamazioa jartzen ahalko duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.agpd.es).

SEGURTASUN NEURRIAK

Azkenik, aditzera ematen da A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteak legez behar diren neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko dituela gordetako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko, datuak ez galtzeko eta ez aldatzeko, edota baimenik gabe ez tratatzeko eta ez eskuratzeko; betiere, kontuan harturik teknikaren egoera, aplikazioaren kostuak, tratamenduaren izaera, irismena eta xedeak, bai eta tratamendu bakoitzari lotuta dauden probabilitate eta arrisku aldakorrerako arriskuak ere.

Inork Pribatutasun Politika honi buruzko galderarik badu, gurekin harremanetan jartzeko eskatzen diogu, e-mail bat asociacion@goizargi.org helbidera igorrita.

DATUAK BABESTEKO ORDEZKARIARI BURUZKO INFORMAZIOA

Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorra betetze aldera, A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteak Datuak Babesteko Ordezkari bat dauka pertsonekiko errespetua zaintzeko, haien informazio pertsonala gure elkartean kudeatzeari dagokionez, bai eta datuak babesteko araudia betearazteko ere. Hona hemen ordezkariarekin harremanetan sartzeko bidea: dpoqboconsulting@gmail.com