BOLUNTARIOA NAIZ
Boluntariotza funtsezkoa eta oinarrizkoa da Elkartearen lana garatzeko. Galera batean eraginpean egoteagatik laguntzen ditugun pertsonendako arreta integralean sinesten dugu eta horretan ari gara lanean. Horregatik, gure boluntarioak egituraren osagai dira, atal guztiek sintonian funtzionatu dezaten.
Goizargin, lagundu egiten ditugu hala hurbileko pertsona baten heriotza bizi duten pertsonak nola haien familiak, galeraren ondotik guztien bizi-kalitatea hobetzeko eta normaltzeko. Hori egiten dugu, aipatu xedeak lortze aldera gure gizarte-ekintzetan ari diren boluntarioen laguntzaren bidez.
Horren haritik, hona hemen gure helburuak:
- Maite duten pertsonaren galerak eragindako dolu-prozesua bizi duten pertsonak artatu, lagundu eta haiei sostengua ematea.
- Gizarte eta aisia topaketak antolatzea dolu-prozesua bizi duten pertsonen artean, sostengurako gune seguruak sortzeko, ongizate emozionala hobetzeko eta bakardadea saihesteko.
- Bizi-etapa bakoitzera egokitutako baliabideak eta jarduerak sustatzea.
- Dolu-prozesuarekiko gizarte-sentsibilizazioa sustatzea hainbat jardueraren bidez.
- Boluntariotza 18 urtetik aurrera sustatu eta prestakuntza ematea.
Nor laguntzen dugu?
- Dolu-prozesua bizi duten pertsonak, maite duten pertsona bat hil delako: haurrak, gazteak eta helduak.
- Dolu-prozesua bizi duten pertsonak laguntzen dituzten familiakoak eta adiskideak.
- Gizartea: maite dugun pertsona baten galerak eragindako dolu-prozesua ezagutzeko interesa duten gizarte taldeak.
Zer egiten dugu?
Goizargi Elkarteko boluntarioek gure erakundearen programa hauetan egiten dute lana:
- Orientabide programa.
- Dibulgazio programa.
- Komunikazio programa.
- Gizarte programa.
Nola egiten dugu?
Boluntarioaren ibilbideaz mintzatzen gara, baina horrek ez du esan nahi ibilbide lineala edo eskailera moldeko igoera bat proposatzen dugunik, mailak era progresiboan eta sistematikoan gainditze aldera. Gure prozesua hezigarria, bizia eta malgua da, eta hainbat une boluntarioaren bizitzarekin berarekin daude lotuta. Ibilbidea lan taldean txertatua dago, pertsona bakoitza behar bezala zaindu eta laguntzea bermatze aldera.
Ibilbidea lau etapatan banatu dugu: