DOLUARI BURUZKO OINARRIZKO GIDA

Dolua: zer da?

Maite dugun norbaiten galeraren aurrean sentitzen dugun mina da, erantzun NATURAL, ARRUNT eta egokitzapenekoa. Maite dugun norbait hiltzen denean pentsatzen dugun eta sentitzen dugun hori da.

Bizi-esperientzia bat da, eta guztiok horri aurre egin beharko diogu gure bizitzaren uneren batean. Horretaz gain, oso egoera estresagarria da, gure niaren parte guztiengan eragina izaten duena. Aldaketa bat da geure harremanetan eta geure bizitzeko moduan.

Oso garrantzitsua da zeure mina ibiltzea eta aktibo jokatzea bidean aurkituko dituzun zailtasunen aurrean. Doluak ekartzen dizun erronka zera da: bizitzari zentzu berria aurkitzea, hildakoarekin beste modu bateko harremana sortzen ikastea bizitzen jarraitzeko.

Hori baita dolua: pentsamendu eta sentimendu horiek modu batean edo bestean kanpora atera daitezen uzten dugunean egiten dugun hori. Guztia barnean gordez gero, okerrago sentituko zara.

Guk gonbidapena egiten dizugu behar duzun denbora guztia eman dezazun dolua egiten.

Agian lagungarri izanen duzu honako hau jakitea:

  • Dolua prozesu bat da, eta, beraz, denbora eskatzen du.
  • Pertsonala da, bakarra eta errepikaezina. Zuk zeuk bizitzen duzu dolua, zeure moduan.
  • Dinamikoa da, aldakorra eta oso ezberdina pertsona batetik bestera.
  • Berekin batera etortzen dira sentimendu eta emozio sakonak, tristezia, larritasuna, antsietatea eta beldurra kasu, eta sentimendu horiek oso ohikoak dira galera handi baten aurrean.
  • Egokitzapen-prozesu bat da, errealitate berri batera egokitzekoa alegia.
  • Soziala da, besteei ere eragiten baitie.

“Gezurra dirudi, baina….
ez zuk ez beste inork ezin du aldatu gertatutakoa.
Beste modu batean begiratzen ikas dezakezu”

Rakel Mateo

DOLUAN BALDIN BAZAUDE… GOGORATU:

Eskubidea duzu sentitzen duzuna sentitzeko

Sentimendu bakar bat ere ez da txarra, sentitzen dugun guztia zuzena da! Triste egotea ez da atsegina, baina orain horrela sentitzeko beharra dugu. Agian pentsatuko duzu negar asko egitea ahul agertzea dela eta indartsuago izan beharko zenukeela. Hori ez da horrela! Negar egitea onuragarria da denontzat (haur zein heldu, emakume zein gizon), negar egiteak osatu egiten du, negar egiteak arima garbitzen du. Sentimendu horiei bide emanez gero gerta liteke hobeki sentitzea.

Modu asko dago horretarako. Sentitzen duguna hitzez esan dezakegu, marraztu edo idatzi.

Zuk dakizu hobekien zer behar duzun eta nola sentitzen zaren

Badakizu? Zure tristezia, zure amorrua eta zure poza zeureak dira. Inork esaten badizu ez zenukeela sentitzen duzuna sentitu behar, ez kontuan hartu; ziurrenik pertsona horrek ez du jakinen edo ezin izanen du ikusi zer ari zaren pasatzen. Maite gaituztenek ere mina sentitu dezakete geure minaren aurrean, eta litekeena da hori nola kudeatu ez jakitea.

Ziurrenik zure inguruan dituzun horiek hobeki sentitzen lagundu nahiko dizute, eta hala ere zuk sentitu dezakezu ez dizutela ulertzen, deus gertatu ez balitz bezala jokatzen baitute. Gerta daiteke hau edo bestea egitera bultzatzea, nahiz eta zuk horretarako gogorik izan ez; litekeena da haiek ez jakitea zer behar duzun edo nola jokatu zurekin, zuri min emateko beldurra izan dezakete.

Zure laguntzarekin ikasiko dute betiko pertsona bera zarela eta oso une txarra bizitzen ari zarela. Esaiezu nolako laguntza behar duzun.

Utzi besteei zu laguntzen

Zugandik hurbil dauden eta maite zaituzten pertsonak behar dituzu; haiek lagunduko dizute egoera hau gainditzen. Laguntza eskatzea zuzena da. Ez beldurrik izan eta kontatu nola sentitzen zaren eta nolako laguntza ematen ahal dizuten.

Pentsatu babestua, maitatua eta ulertua sentiarazten zaituzten pertsona horiengan, eta partekatu horiekin zure denbora.

Gogoan izan: “Ez da indartsuagoa laguntza behar ez duena, laguntza behar duenean hori eskatzeko ausardia duena da indartsuagoa”.

Ez ahaztu: ez da zure errua

Gerta daiteke zenbaitetan pentsatzea modu batean edo bestean zu izan zinela maite duzun horren heriotzaren arduradun, zerbait egin zenuela eta horrek eragina izan zuela gertatutakoan. Naturala da horrela sentitzea.

Horretan pentsatzean, gauza asko etor daitezke zure burura orain (esate baterako, bion artean izan zenuten azken eztabaida), gauza asko, eta horiek, hutsalak ematen badute ere, zuretzat orain izugarri garrantzitsuak dira. Hori guztia adieraztea lagungarria izan daiteke zuretzat.

Oroitu zaitez hildakoaz

Maite zenuen horretaz oroitzea pertsona hori sentitzeko modurik onena da. Gerta daiteke hasieran gogorik ez izatea haren heriotzan pentsatzeko, edo saiatzea deus gertatu izan ez balitz bezala egiten, baina pixkanaka konturatuko zara maite duzun hori ez dela itzuliko.

Hildakoa gogoratzea onuragarria da, baina batzuetan zure ingurukoek ez dute halakorik egiten uste dutelako horrek sufriaraziko dizula. Pertsona hori gogora ekartzea, haren izena esatea, argazkiak begiratzea eta elkarrekin bizi izandako uneak gogoratzea onuragarria da.

Ideia ona izan daiteke argazki-album bat egitea eta argazkien ondoan burura etortzen zaizkizun oroitzapenak idaztea. Eta oroitzapen-kutxa bat ere egin dezakezu, gorde nahi dituzun oroitzapen horiek bilduta. Litekeena da orain tristezia sentitzea, baina litekeena da, baita ere, sentimendu horiek pixkanaka aldatzea eta oroitzapen atseginagoa osatzea.

Orain zure bizitza desberdina da

Zure bizitza ez da berriz orain artekoa bezalakoa izanen, zure bizitza aldatu egin da, BETIRAKO. Orain arte egiten zenituen gauza guztiak egiteko aukera izanen duzu, baina orain ezin izanen dituzu hildako pertsona horrekin egin. Horrek ez du esan nahi ez duzula aukerarik izanen berriz ere zoriontsu izateko eta bizimodu pozgarria edukitzeko. Beti gogoratuko duzu hildakoa, eta beti botako duzu faltan.

Larri sentitzen garenean oso zaila izaten da gogoan edukitzea hobeki sentiarazten gaituzten bizitzako gauza horiek, baina izan badira asko; bila itzazu zureak.

Ziurrenik berriz ere hobeki sentituko zara

Oso litekeena da egunen batean hobeki sentitzea eta nahigabea ez izatea hain handia. Inoiz ez duzu ahaztuko maite duzun hori, hil zen hori, eta harengan pentsatzen duzunean elkarrekin bizi izandako une alaiak gogoratuko dituzu. Egun tristeak izanen dira beti, edo oroitzapen latzagoak, baina gai izanen zara bizi izandakoa modu positiboan gogoratzeko.

Eman baimena zeure buruari bizitzen jarraitzeko

Prozesuan zehar izanen dira une batzuk non sentituko baituzun bizitzak honezkero ez duela zentzurik, baina tarteka, konturatu gabe ere, irribarre eginen duzu eta horrek izutuko zaitu. Sentsazio horiek guztiak arruntak dira.

Ez ahaztu dolua prozesu bat dela, zeure gorputzak eta zeure arimak behar dutena izandako galeraren mina sendatzeko.

DOLUA GAINDITZEN ARI ZARELA JAKINEN DUZU HONAKO HAU EGITEKO GAI ZARENEAN:

  • Minik sentitu gabe gogoratu.
  • Maite duzun horrekin bizitakoa bizitzaren opari bat izan dela sentitu.
  • Zure bihotzean leku bat aurkitu hildako pertsonarendako.
  • Maitasuna eta harremana heriotzarekin ez direla amaitzen sentitu.

DOLUAN DEN NORBAITI LAGUNTZEN ARI BAZARA, EZ AHAZTU: “NIRE MINARI BEGIRATZEN BADIOT BERE MINARI LAGUNTZEN AHALKO DIOT”

  • Lagundu, entzun, eta eman baimena doluan den pertsona horrek sentitzen dituen emozioak adieraz ditzan. Argi eta zehatz adierazi laguntzeko zaudela.
  • Ulertu ezazu prozesua, faseak eta iraupena. Nork bere moduan bizitzen du dolua.
  • Zintzo hitz egin, errespetatu haren mina eta jarraitu zu zeu izaten. EZ du zugandik besterik espero.
  • Emaiozu baimena behin eta berriz kontatzeko nola izan zen galera, batez ere hasieran. Horrek lagunduko dio galera bera onartzen.
  • Ez eman aholkurik, ez badizkizute eskatzen. Laguntzeak esan nahi du HAREKIN EGOTEA.
  • Ez epaitu doluan denaren egoera emozionala. Besterik gabe, egon harekin.
  • Ez esan “zerbait behar baduzu, deitu”. Aurrea hartu eta zuk zeuk deitu nola dagoen jakiteko.
  • Saiatu zaitez doluan denari indartsu izatea eskatzen dioten esaldirik ez esaten; bestela, harengan ezintasun-sentsazio handiagoa eragitea besterik ez duzu lortuko.

“Doluan direnak gauza bat baino ez dute espero zugandik:
entzutea, begiratzea eta eskutik heltzea saminean lagun edukitzeko”

ETA HAURREKIN, ZER EGIN?

  • Ulertu behar dugu haiek ere egiten dutela dolua. Garrantzitsua da haien ulermen-maila ezagutzea eta horretara egokitzea.
  • Hitz egin haiekin, errepikatu haiek ulertzeko moduko esaldiak, eta ez utzi egoeratik isolaturik.
  • Onartu ezazu, heldua izanda ere ez duzula gauza guztien erantzunik. Haiek ere ez dute holakorik espero, ondoan nahi zaituzte, besterik ez. Eman zeure buruari baimena sentimenduak adierazteko.
  • Ongi azpimarratu inork ez duela gertatutakoaren errurik.
  • Ez utzi eginen dituzuen errituetatik bazter, haurrak babestu nahian. Azaldu zer gertatuko den, eta galdetu parte hartu nahi duten ala ez.
  • Izan pazientzia haurren erantzunekin, eta kontuan hartu haien sentimenduak. Horrek ez du esan nahi baimena emanen diezula une oro nahi dutena egiteko eta behar baino gehiago babestu behar dituzunik. Haurrek errutinara bueltatzeko beharra izaten duten lehenbailehen.
  • Ez utzi elkarrizketetatik bazter. Haiek ere bizitzen ari dira dolu-prozesua, eta, beren moduan bada ere, haiek ere ulertzeko beharra dute.

“Egiarekin bizi den haurra gai da bizitzari aurre egiteko”.
A. Pangrazzi

OHIKO ZALANTZAK

Zu bezala, heriotzak eragindako galera bat bizi duten pertsona gehienak nahasita sentitzen dira, ez baitakite gertatzen ari zaizkien erreakzioak eta sentsazioak arruntak diren ala ez. Tristezia, akidura, oroimina, haserrea, amorrua, errua sentitzen dugu, edota hori guztia nahasita aldi berean. Erreakzio arrunta izanik ere, zenbaitetan pentsa dezakezu gehiegi dela eta ez dela jasateko modukoa; gainera, nekez ulertzen diren pentsamenduak eta jokabideak gerta daitezke gugan.

Gogoratu dolua pertsona guztiok sentitzen dugun egokitzapen-prozesua dela eta maite dugun pertsona hil ondoren hausten den oreka berrezartzeko aukera ematen digula. Dimentsio anitzeko bizipena da, eta eragiten dio bai gure gorputz fisikoari, bai gure emozio, harreman, pentsamendu eta ekintzei, bai eta gure barne munduko balio eta iritziei ere. Doluak berarekin sufrimendu handia badakar ere, gauza arrunta da, eta pertsona hori gure ondoan egon gabe bizitzen jarraitzeko prestatzen gaitu.

Hurbil dugun pertsona bat hiltzen denean, harekin doa gure izatearen zati bat, eta horrek, guk nahi ala ez, mina eragiten du. Prozesu horretan gerta daitezkeen pentsamenduak, sentimenduak eta jarrerak oso arraroak direla iruditu arren, egokitzapeneko erreakzioak dira, erreakzio arruntak.

Zenbaitetan uste dugu denborak zauri guztiak sendatzen dituela. Kasu honetan, ez da horrela. Denbora beharrezkoa da zure galera sendatzeko, baina, denbora pasatu egiten da; beraz, denbora horrekin zer egiten duzun da garrantzitsua. Dolu-lana, alegia.

Gogotik nahi izanda ere, gauza batzuk ezin ditugu aldatu. Heriotza da horietako bat. Zuk maite duzun pertsona hori hil da eta ez da sekulan itzuliko, eta horrek mina eragiten du, min handia. Dolu-lanak esan nahi du zu doluan zaudela, zu zarela mindua, eta beraz, ezinbestekoa da zuk zeuk galera lantzea. Ezinbestekoa da zu aktiboa izatea, eta galera lantzeko konpromisoa hartzea, mingarria izanik ere. Ezin dugu minetik ihes egin, mina zeharkatu edo ibili behar dugu, maite dugun pertsona hori min erdiragarririk sentitu gabe gogoratuko badugu. Dolu-lana eginen badugu, baimena eman behar diogu gertatzen ari denari, “makillatu” gabe. Hau da, une honetan agerian duzunarekin bizi behar duzu (minarekin, alegia), maite dugulako baitzaigu mingarria.

Inola ere ez. Pertsona bakoitza den bezalakoa da, paregabea, ordezkaezina. Beraz, dolu bakoitza paregabea da berez. Faktore askok eragin dezakete doluaren nolakoa, hau da, honelakoa edo horrelakoa izatea. Garrantzitsuena da pertsona bakoitzak aukera izan dezala mina bere modura eta moldera sentitzeko.

TRESNAREN BAT

  • Ez ibili presaka, lasterregi. Dolua prozesu bat da; beraz, denbora eskatzen du.

  • Emaiozu tokia eta baimena zure minari. Bilatu zu epaitu gabe entzun eginen dizuten pertsonak.

  • Entzun iezaiozu zeure buruari, eta gogoratu zuk zeuk dakizula beste inork baino hobeki nola sentitzen zaren eta zer behar duzun.

  • Ez egin nahi ez duzun huraxe, ez baitugu deus derrigorrez egin behar. Bakoitzak geure moldera ibiltzen dugu gure mina.

  • Gogoratu zure xedeek laburrak, egunerokoak eta eskuragarriak izan behar dutela.

  • Zaindu zure burua, jan ongi, hartu atsedena eta egin lo.

  • Gogoratu dolua mingarria dela.