LEGE-OHARRA

Irakurri arretaz A.F.A.D. GOIZARGI Elkartearen webguneari dagokion lege-oharra (www.goizargi.org). A.F.A.D. GOIZARGI irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da. Gure xedea doluan diren gizon-emakumeei laguntzea da, doluan baitaude maite duten pertsona galdu dutelako, eta haien bizitza normalizatzen lagundu nahi dugu. Horretarako, gure xedea lortzeko lagungarriak izan daitezkeen gizarte-ekintzak egiten ditugu.

WEBGUNEA ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1. Sarrera

Lege Ohar honek: http://www.goizargi.org webgunearen erabilera arautzen du (aurrerantzean, webgunea). Webgunearen titularra A.F.A.D. GOIZARGI Elkartea da. IFK: G31765654, eta  helbidea: Emilio Arrieta kalea, 1 A, solairuartea, 31002 Iruña (Nafarroa)

2. Onarpena

Webgunea erabiltzeak erabiltzaile-izaera ematen du, eta Lege Ohar honetan bildutako baldintza eta termino guztiak onartzea dakar berarekin.

Erabiltzaileei gomendatzen zaie Lege Ohar hau aldian-aldian arretaz irakurtzea, Oharrean bildutako erabilera-baldintzak aldatu daitezkeelako.

3. Nabigazioa, sarbidea eta segurtasuna

Web honetan sartzeak berarekin dakar hartan bildutako lege-ohartarazpenak, baldintzak eta terminoak ezagutu eta onartzea. A.F.A.D. GOIZARGI Elkarteak ahalik eta ahaleginik handiena egiten du, erabiltzailea baldintzarik onenetan sartzeko eta eragin litezkeen denetariko kalteak eragozteko.

Weba nabigatzaile jakin batzuekin jarduteko diseinatu da. Inori, gure weba bestelako nabigatzaileekin edo nabigatzaileen beste bertsio batzuekin erabiltzeagatik, edonolako kalteak eragiten bazaizkio, titularra ez da izanen aipatu kalteen erantzulea.

4. Erabiltzailearen betebeharrak

4.1 Webgunea ongi erabili beharra

Webgune honetan sartzeko eta erabiltzeko baldintzak indarrean dagoen legeriaren mendean daude, eta era berean, erabiltzailearen fede onari eta legezko erabilerari daude lotuta. Horren haritik, oro har debeku da A.F.A.D. GOIZARGI Elkartearen kaltetan eta Lege Ohar honen kontra egiten den jarduketa mota oro.

4.2 Debekuak

Debekatua dago web hau legez kontrako eta baimendu gabeko xedeetarako erabiltzea. Zehazki, eta batzuk aipatze aldera, xede hauek:

1) Hirugarrenen eskubideak urratzeko edozein modu (intimitaterako eskubidea, norberaren irudirako eskubidea, jabetza intelektual eta industrialerako eskubidea, etab.)

2) Web honetako edukien bidez, publizitate mota oro egitea, hala nola eskatu gabeko mezu elektronikoak bidaltzea (spam) edo antzeko komunikazioa.

3) Birus informatikoak eta artxibo akastunak sartzea, edota webgune honen bidez eskuratu daitezkeen eduki edo sistema ez baimenduetan kalteak edo aldaketak eragin ditzakeen beste edozein software edo programa sartzea.

5. Gaurkotasuna

Web honetan ageri den informazioa azken eguneraketa-datan indarrean dagoen huraxe bera da. Titularrak web honetako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko eskubidea dauka.

6. Jabetza intelektuala

Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategina onesten duen apirilaren 12ko 1/1996 Errege Dekretu Legegilean bilduta dauden egile eskubideek edo bestelako babes eskubideek babestuta dago webgune honetan dagoen informazio guztia, bai eta haren diseinu grafikoa eta erabilitako kodeak ere. Eskubide horiek A.F.A.D. GOIZARGI Elkartearenak edo haren lizentzia-emaileenak dira, eta ez beste inorenak. Horrenbestez, berariaz debekatua dago webgune honetako eduki guztien edo batzuen lagapena, bai eta eduki guztiak edo batzuk erreproduzitu, banatu, eraldatu edo jendaurrean komunikatzeko edozein egintza, eta gauza bera jabetza intelektualari buruzko arauek babesteko modukoa den edozein objekturi dagokionean, indarrean dagoen legeriarekin bat.

Webeko eduki osoa titularraren edo haren lizentzia-emaileen jabetzapekoa da, eta ez beste inorena, eta eskubide guztiak gordeak daude.

Inola ere ez da zilegi izanen ezein modutan edo ezein bidez webguneko eduki guztia edo zati bat aldatzea, kopiatzea, banatzea, kokatzea, erreproduzitzea, deskargatzea, erauztea, erakustea, argitaratzea, transmititzea edo saltzea, titularrak baimen idatzirik ematen ez badu. Guztiz debekatua dago webaren beste edozein erabilera.

7. Marka erregistratuak

Webgune honetan ageri diren marka, logotipo eta anagrama guztiak A.F.A.D. GOIZARGI Elkartearen edo hirugarrenen jabetzapekoak dira. Aurrez baimenik ez bada, berariaz debekatua dago webgune honetako edozein elementu erabiltzea, baldin eta jabetza intelektualari buruzko indarreko legeriak babesten badu. Bereziki, ezin izanen dira erabili titularraren markak, izen komertzialak, establezimenduetako errotuluak, izenak, logotipoak, esloganak edo ikurrak.

8. Pribatutasun Politika

Gure pribatutasun politika edo datuak babesteko politika ezagutu nahi badituzu, irakurri arretaz gure PRIBATUTASUN POLITIKA.

9. Cookie Politika

Gure COOKIE POLITIKA ezagutu nahi baduzu, irakurri arretaz gure COOKIE POLITIKA.

10. Erantzukizuna

Erabiltzailea izanen da webgunea behar ez bezala edo legez kontra erabiltzeagatik egin ditzakeen arau-hausteen nahiz hirugarrenei eragiten ahal zaizkien kalteen erantzulea.

A.F.A.D. GOIZARGI Elkartea ez da izanen sistema elektronikoen edo informatikoen funtzionamendu operatiboan izan daitezkeen interferentziak, omisio, etenaldi, birus informatiko, matxura telefoniko edo deskonexioetatik erator litezkeen kalte-galeren erantzulea, baldin eta enpresaz kanpoko arrazoiek eragin badituzte, ez eta sistema horien erabileran izaniko atzerapen edo blokeoen erantzulea ere, baldin eta telefono lineen gabeziek edo gainkargek, internet sistemako edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek eragin badituzte.

11. Jakinarazpenak

Jakinarazpenik egin behar bada, mezu elektronikoa igorri beharko da asociacion@goizargi.org helbidera edota jakinarazpen idatzia helbide honetara:  A.F.A.D. GOIZARGI Elkartea, Emilio Arrieta kalea, 1 A, solairuartea, 31002 Iruña (Nafarroa).

12. Jurisdikzioa eta aplikatzekoa den legeria

Web hau arautzen duten termino eta baldintza guztiak, bai eta hartatik erator daitezkeen harreman guztiak ere, Espainiako legeriak babestuak daude. Webean sartzetik edo huraxe erabiltzetik erator litekeen gorabehera oro Iruñeko auzitegien eskumenean dago.

DATUEN BABESA

Datuak babesteko gure politika ezagutu nahi baduzu, irakurri ARRETAZ DATUAK BABESTEKO GURE POLITIKA.

COOKIE POLITIKA

Gure COOKIE POLITIKA ezagutu nahi baduzu, irakurri arretaz gure COOKIE POLITIKA.

IDENTIFIKAZIO ETA HARREMAN DATUAK
A.F.A.D. GOIZARGI Elkartearen identifikazio-datuak hauek dira:
IFK: G31765654

Hona hemen gurekin harremanetan jartzeko bideak:
Emilio Arrieta 1 A, solairuartea, 31002 Iruña (Nafarroa).
E-posta: asociacion@goizargi.org
Telefonoa: 948 36 38 83