Estoy en duelo y es Navidad. En mi mesa hay una silla vacía. ¿Qué me pasa? ¿Qué puedo hacer?
Con la cercanía de la Navidad, las personas en duelo comienzan…
Goizargiko bazkide izan nahi baduzu, zure ekarpena lagungarria zaigu maite duten pertsona baten galera bizi dutenen alde lan egiteko eta haiei arretarik onena eskaintzeko, bakoitzaren neurriko baliabide eta baldintza egokienen bitartez, betiere. Urteko kuota 50 eurokoa da.
Gainera, Goizargiko bazkidea zarenez, badituzu deskontuak urtean barna antolatzen ditugun programa eta jarduera batzuetan.
18 urte badituzu eta zure denbora librea hein batean gizarte-ekintza batean eskuzabaltasunez eta, batez ere, elkartasunez lagundu nahi baduzu, egizu bat gure boluntario taldearekin.
Gure boluntarioak funtsezkoak dira Goizargi garatzeko. Uneoro, izanen duzu nork lagundua prozesu hezigarri, bizi eta malguan, Goizargik dituen programetan: orientabidea, dibulgazioa, komunikazioa eta gizarte-arloa.
Elkarteari dohaintza bat egiten ahal diozu, lagungarria izanen baita gure elkartea garatzeko ditugun zerbitzuak eta espazioak unean-unean mantendu eta hobetzeko.
Dohaintza, zehazki, kontu honetan egin dezakezu: 3008 0074 67 2246799726 (Caja Rural de Navarra)
Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) ez dago lotuta soilik enpresa handiekin. Halaber, irabazi-asmorik gabeko erakunde baten, eta enpresa txiki edo ertain baten, enpresa familiar baten edo kooperatiba baten arteko elkarlana da, enpresaren asmoa baita bere langileengan edo gizartean, oro har, halako eragin onuragarria sortzea.
Horregatik, enpresa haietako batekoak bazarete, gurekin elkarlanean aritzera animatzen zaituztegu, bai eta gure erabiltzaileendako zerbitzuak eta programak hobetzen laguntzera ere.
Uste baduzu gure lana garrantzitsua dela eta zure inguru hurbileko jendeak ezagutu behar duela, hainbat aukera dituzu.
Adibidez, jarri Doluari buruzko gure oinarrizko gida edota informazioa emateko gure hiruorrikoa eskoletan, udaletxeetan, osasun etxeetan, ospitaleetan, zure lantokian, etab. edota eskaiguzu hitzaldi bat eta informazioa ematera joanen gara.
Halaber, gure lana, programak eta jarduerak sare sozialen bidez zabaldu ditzakezu.
Eta, jakina, maite duen pertsonarik galdu duen inor ezagutzen baduzu, eta zure ustez, laguntza eman diezaiokegula uste baduzu, esaiozu guregana jo dezala.